Musika da "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetako protagonista. Hain zuzen, musika unibertsala ote den aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Frogatu dute ea kultura guztietan berdin hartzen diren sehaska-kantak edo maitasunezkoak, adibidez. Anhedonia musikalaz ere hitz egin dute; hau da, musikarekin emozionatzeko ezintasunaz.Horrez gain, hainbat zientza albisteren berri eman dute, eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren argitu dute.