Argentinan sortu zen Capsula rock taldea eta Latino Amerikan ibilbidea egin ostean Bilbon jarri zuen bere egoitza. Hamaika dira dagoeneko kaleratu dituen lanak. Errepidean denbora asko igarotzera ohitua dago Martin L. Guevara eta oso laburra egin zaio Donostiarako bidea. Otsailaren 4an joko dute Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Ispilu beltzaren parean solastu dugu.
Horrez gain, Ander Gisasolak italiar pelikula bat gomendatuko digu Eskamak Kentzen atalean. Aste honetan Kresala Zineklubak proiektatuko duen filma.
Jarri kaskoak eta entzun!