Zakel Zaltuk irratsaioko 17. zalto honekin, 3. denboraldia hasi du saioak. Bertan, sarrera luze baten ondoren, Azkoitiko kale izendegia lantzen dute Tximista, Mamo eta Jaunek. Aizkibel, Trino de Uria eta Julio Urkixok zein ziren jakin nahi? Herriko enparantzak irailaren 20a izena zergatik izan zuen badakizu? Hori guztia, umorea eta nostalgia historizistaz bustia, Azkoitiko errelato historiko mastikatua.
Kro, Kro!!