Zakel Zaltuk

Zakel Zaltuk

By Kontrako EztarrixeHistory
Download on the App Store

Zakel Zaltuk episodes

  • 69. Zakel Zaltue: Mirande eta Krutwig
    Artzetik, Mirande de Krutwigera Udazkeneko azken egunetan elkartu gara potzo giroan. Prolegomenotan Joxean Artze haundia gogoan izan dugu eta Loiola Irrati mitikoa ere nostalgiaz aipatu dugu. Gero 60.hamarkadako joera baten "influentzer" izan ziren Krutwig eta Jon Mirande aurkeztu nahi izan dizkigu Ekaitzek. Biak hala biak berezi, bihar hala biak polemiko.
    Amaieran, txistor eta talo kontuekin San Andres giroak atrapatu gaitu. Kro kro!!!
    1 hr 38 min
  • 68. Zakel Zaltue: Arantzazun
    Geu akordatu ez ginen arren, Jorge Oteizak bizi balitz 116 urte beteko zituen egunean batu ginen zakel potzuan. Berlinen hasi eta Arantzazun amaitu dugu zaltoa. Ezhoiko orduan elkartu gara eta ezhoiko santutegi baten eraikitze lanei buruz jardun dugu: Arantzazu.
    Gaurkoan, kultur apostolutzat jo ditzazkegun Oteiza, Txillida edo Basterretxea eta "Ez dok amairu" mugimenduko Lourdes Iriondo, Lete, Benito Lertxundi edota Laboari buruz aritu gara. "Burrundaie" dokumentala ere aipatu dugu. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro kro!!!
    1 hr 20 min
  • 67. Zakel Zaltue: Goiko kalin
    Udazkeneko lehengo hostoak erortzen hasi direnean itzuli gara gure zakel potzura.
    Prolegomenoek AEBtan biran jarri gaituzte eta gero Errioxako herrien festagiroak ezagutu ditugu.
    Ondoren, Azkoitiko Goiko Kaleko giro berezi hura gogoratu dugu, bertan zeuden taberna eta artisten artean murgilduz.
    Arantzura bidean galdu gara, baina hurrengo zaltoan bidea aurkituko dugu. Edo ez...
    Kro kro!!!
    1 hr 45 min
  • 66. Zakel Zaltue: Kanpatorrie eta gerra berri bat
    San Isidro egunez elkartu gara potzuan eta XX. mendeko 40. eta 50. hamarkadetara egin dugu zalto. Tximistak (ez gure Tximistak) kanpandorrea bota zuenekoari butuz aritu da Jauntxo eta horrek, Raimundo Alberdi Abaunzi buruz hitzegitera eraman gaitu. Juan Jose Larrañaga herriko margolariari buruzko aipua ere egin dugu. Behin prolegomenoekin bukatuta, gerra ondorenarenarekin jarraitu eta 50.hamarkan murgildu gara. Kro Kro!!!
    1 hr 54 min
  • 65. Zakel Zaltue: Espiritualidadetik (historitik gutxi)
    Aste Santu giroak hausnarketa bidean jarri gaitu gaurko saio honetan. Korrikak eman duenaz aritu gara lehenik. Euskaltzaleon uholdeak zeresana eman du eta anekdotak utzi dizkigu gurean. Potzuko artzaiak prolegomenoetatik atera ezin izan dituen zalto hauetako bat izan...
    Gustoko izango duzuelakoan. Kro Kro!!!
    1 hr 45 min
  • 64. Zakel Zaltue: Delegaritzak eta unifikazioa
    Otsailleko egun euritsu baten giroan elkartuta, gustora aritu gara gure potzoan Kro Kroka. Prolegomenoak pixkat luzatu zaizkigu, "Azkoitia 700"eko hitzaldien aitzakian.
    Ondoren, gure herrian izandako anaien arteko borroka latzak utzitako ondorioak aztertu ditugu eta gerra ondoreneko antolakuntzei buruz hitz egin dugu, atzerriko Delegaritzek izan zuten garrantzia azpimarratuz. Azkenik, erreketeen eta falangisten unifikazioaren arrazoiak aipatu ditugu.
    Udaberriak elkartuko gaitu berriro. Kro Kro!!!
    1 hr 58 min
  • 63. Zakel Zaltue: Berriz kokatzen
    Hibernazio luzeee baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzo giroan. Prolegomenoek luze jo dute... San Andres-etatik herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu. "Azkoitia Oroimena" ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ditugu eta "Azkoitia 700"en berri eman digu Zalduntxok. Azkenik gerra kontuetan berriro kokatuta osatu dugu gaurko zaltoa. Erbestealdi latz baten kontakizunekin elkartuko gara berriro otsail amaieran. Kro kro!!!
    1 hr 58 min
  • 62. Zakel Zaltue: Gerra Amaiera
    Ohiko prolegomenoen ondoren, Nemesio Etxaniz izan dugu protagonista nagusia. Jarraian gerra amaierako gertaerei eutsi diegu. Intxortetako gudak, Euzkadiko Jaurlaritzaren sorrera, Gernikako bonbardaketa, Bilboko "Cinturón de Hierro", Santoñako paktua... Negu giroa, bero hasi dugu hain gustoko dugun Zakel potzuan. Kro Kro!!!
    2 hr 8 min
  • 61. Zakel Zaltue: Etengabe gerran
    Oporraldi luze baten ondoren gogotsu itzuli gara. Gerren garaietan murgildurik, gerra zibilla izan da gai nagusia gaurkoan. Giro nahasiak izan ziren gerrak eztanda egin ondorengo lehenengo egun haiek eta hau aztertzen jardun dugu. Dena ondo bidean, azaroko hasieran izango gara berriro elkarrekin. Gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!!
    1 hr 37 min
  • 60. Zakel Zaltue: Artzainaren ezina
    Aginte makilari kasurik egin gabe eta aztoratuta ibili dira gaurkoan zakelak Kro Kroka! Artzainak ezin artaldea gobernatu eta gerra zibilaren utzitako ildoa ezin izan du jarraitu. Zuzen ekin diogu gaurko saioari entzuleen galderei erantzunez: hidroelektrikekin hasi eta Azkoitiko historiarekin lotutako liburu sorta bateko datu interesgarriak aipatuz. Ondoren, udarako haize ezak, hainbat gai desberdinei buruz hitzegiteko bidean jarri gaitu eta bidea luze egin dugu, egitea pentsatua genuen bidea alde batera utzita. Gustora jardun dugula ezin uka. Dena ondo bidean, irailaren 20an itzuliko gara. Kro kro!!!
    1 hr 44 min

About Zakel Zaltuk

From the publisher's feed

Kontrako Eztarrixen, Xabier "Mamo" Arenazaren zuzendaritzapean, "Jaun" Bautista Mendizabal, Arkaitz Baldako Jentille eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak juntatuko dira Azkoitiko…