Hibernazio luzeee baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzo giroan. Prolegomenoek luze jo dute... San Andres-etatik herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu. "Azkoitia Oroimena" ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ditugu eta "Azkoitia 700"en berri eman digu Zalduntxok. Azkenik gerra kontuetan berriro kokatuta osatu dugu gaurko zaltoa. Erbestealdi latz baten kontakizunekin elkartuko gara berriro otsail amaieran. Kro kro!!!