Zientzia

#18.- Giza espeziearen diseinu akatsak


Listen Later

Nolatan daude hain agerian gizonen genitalak, horren zaurgarriak izanda? Zergatik dira hain mingarriak erditzeak emakumeontzat? Eboluzioak funtzio jakinetarako diseinurik egokiena lortu du. Batzuetan, baina, diseinu horrek albo-ondorioak ditu, ez hain egokiak. Diseinu-akatsak dira, nolabait. Hala, giza espeziearen diseinu-akatsak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren 18. atalean Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, umorea eta zorroztasun zientifikoa uztartuz.  
Lanurteko azken atala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, soinu misteriotsua asmatzea proposatu dute. Eta ohi bezala,  zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

ZientziaBy EITB Radio Televisión Pública Vasca