1982. urtea, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista abian jarri ziren urtea, borobila izan zen arrazoi askorengatik; esperimentazio eta estilo-nahasketa garaia izan zen, eta Depeche Mode, The Clash, Michael Jackson, Supertramp, Yazoo eta Oskorri nahiz Itoiz moduko talde eta bakarlarien abestirik sonatuenena ere bai. "Thriller", "Should I stay or Should I Go", "Euskal Herrian Euskaraz", "Only You", "Marilyn" eta abar 1982an argitaratu ziren!Pop musikaren historian urterik aberatsenetakoa izan zenaren soinu banda bildu du Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.