Pasaiak

Pasaiak

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Pasaiak episodes

  • 1966: Pop musikaren eztandaren urtea
    1966ko bigarren seihilekoan, musikariak pop formula sinpleetatik soinu konplexuagoetara urruntzen hasi ziren.Rock psikodelikoaren gorakada etorri zen eta Motown etxearen kanta ikonikoak zerrendetan nagusitu ziren. The Beatlesek, bestalde, “Revolver” diskoa argitaratu zuen abuztuan aurrerapauso artistiko eta tekniko iraultzaileak ekarriz, eta handik astebetera azken kontzertua eman zuten aurrerantzean estudioko lanetara mugatu baitziren.
    1 hr
  • 1966: musika, gazteen enblema bihurtu zenean
    Adituak ez dira guztiz ados jartzen, baina kritikarien, historialarien eta datuen analisien arabera, urte batzuk urrezkoak izan ziren musikarentzat.1966an musika entretenimendu arina izatetik, arte serio eta esperimental izatera pasatu zen. The Beatles, Beach Boys eta Bob Dylanen diskorik esanguratsuenak plazaratu ziren: "Revolver", "Pet Sounds" eta "Blonde on Blonde".
    59 min
  • Françoise Hardy: pop musika eta moda frantzesaren ikono ahaztezina
    1962an bere lehen singlea “Tous les Garçons et les Filles“ kaleratu zuen, yé-yé fenomenoaren ikur bihurtuz. Era horretan Frantziako abangoardia mugimenduaren partaide izan zen Brigitte Bardot, France Gall edota Sylvie Vartan-ekin batera.Berezkoa zuen dotorezia eta estiloarekin diseinatzaile ugari inspiratu zituen eta ordutik, chic paristarraren sinboloa da. Françoise Hardy 1944an jaio eta 2024an hil zen.
    58 min
  • Phil Spector: Gorakada eta gainbehera
    1939an New Yorken jaiotako Phil Spectorrek talentu handiko artistaren paradoxa irudikatzen du: XX. mendeko pop musikaren figura garrantzitsuenetakoa izan zen sortzaile zein produktore moduan, baina tratu txar eragile eta hiltzaile ere bai. Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan azaldu dizkigu 2021ean hildako Phil Spectorren argi-ilunak.
    56 min
  • The Clash (I): Garrantzia duen talde bakarraren historia
    70eko hamarkadan, punkaren goraldian sortu zen The Clash taldea Londresen. Musikaren historian arrasto sakona utzi zuen Joe Strummer, Mick Jones, Paul Simonon eta Topper Headon-en taldeak, eta Euskal Herrian izan zuen eragina ere sekulakoa izan zen.”Pasaiak” podcastaren laugarren denboraldia talde ingelesaren historiari errepasoa eginez hasi dugu.
    59 min
  • Rubber Soul, Beatlesen iraultzaren hasiera
    1965 urte amaieran, Liverpooleko musikariek mundu guztia harritu zuten ”Rubber Soul” diskoan bildutako hamalau abestiekin. Banan-banan aztertu ditugu eta dituzten bertsio guztietatik esanguratsuena aukeratzen ahalegindu gara. Lennon zein McCartneyren kanten estilo bereziak ikusi ditugu eta, letretan, aukera berriak esploratzen dituen talde helduago baten aurrean gaudela erakutsiko digu Irantzu Karrerak.
    59 min
  • Eric Clapton (II): Gitarraren azken heroia
    Chicagoko bluesaren eta Buddy Guy, Freddie King edota B.B. King moduko gitarristen ereduak sintetizatuz sortu zuen bere estiloa Eric Claptonek. “Pasaiak” podcastak musikariari eskaintzen dion bigarren atalean Irantzu Karrerak gogoratzen digun bezala, munduan izan den bigarren gitarristarik onena aukeratu zuen Rolling Stone aldizkariak, Jimi Hendrixen atzetik.
    1 hr
  • Eric Clapton (I): "Musika, sendatzaile bihurtu zen niretzat"
    Eric Claptonen bizitza ez da arrosa kolorekoa izan. Adikzioak, tragedia eta nerbioetako gaitza; muturreko egoerei aurre egin behar izan die. Baina gorabehera horiek ez dute musikatik desbideratu eta historiako gitarristarik onena jotzen dute, Jimi Hendrixen ondoren.Irantzu Karrerak bi ataletan laburbilduko digu “Slowhand” ezizenez ezagutzen dugun musikariaren ibilbidea.
    54 min

About Pasaiak

From the publisher's feed

Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.