Joni Mitchellek (Alberta, 1943) mota guztietako talde eta abeslariengan izan du eragina: Prince, Diana Krall, Morissey, Madonna, Sheryl Crow edota George Michael, horien artean. Bi hamarkada luze eszenatokietatik kanpo egon ondoren, itzuli egin zen ustekabean, 2022ko udan. Aurrez, musika plataforma erraldoi batetik kendu egin zituen bere abestiak Neil Youngek hasitako matxinadarekin bat eginez."Both sides now", "Big yellow taxi", "A case of you"... XX. mendeko musikaren historia zati bat diten kanta guzti horiek bildu ditu Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.