Bere abestiekin zauriak sendatzen dituela dio Joaquín Sabinak, "Mi Primo el Nano" abestiaren letran eta egia da "Mediterraneo", "Paraules d'amor", "Cantares" edota "Canco de Matinada" katalanez nahiz gazteleraz idatzi diren abestirik onenen artean daudela. Eta bestalde, bere bizitza zein obraren atzera begirako honetan ez dugu ahaztuko, Tolosaldean ibili zela praktikak euskal enpresa batean egiten eta euskaraz kantatzen entzungo dugu "Edurne" abestian.Irantzu Karrerak gogora ekarriko du guzti hori "Pasaiak" podkastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.