Holandar aberats baten laguntzari esker abiatu zen 70eko eta 80ko hamarkadetako talderik ikonikoenetakoa. Ia gauetik goizera milioika disko saltzen hasi ziren eta "Breakfast in America' izan zen 1979an mundu osoan gehien saldu zuen diskoa.Supertrampen diskografia errepasatu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan: "Dreamer", "Give a Little Bit", "The Logical Song" edota "It's Raining Again" moduko betiko hit ospetsuen ondoan, urrea balio duten abesti ezezagunagoak topatuko dituzu, "Surely" edota "Land Ho", adibidez.Ez galdu!"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.