Ludwig van Beethoven, (Bonn, 1770-Vienna, 1827) ziurrenera munduan sona handieneko musikaria da. Beethoven gortu egin zen eta bere azken urtetan ezin zuen instrumenturik jo eta konposatzen zuen musika ere ez zuen entzuten."Patetica" sonataren ondoren entzumen arazoekin hasi zen eta mundutik nola urrutiratzen joan zen antz ematen da bere lanetan. Zorionez ez zuen musika utzi eta, paradoxikoki, bere obraren gailurretako batzuk bizitzaren azken aldera idatzi zituen. "Eroica", 5. sinfonia, "Clair de Lune" piano sonata eta 9. sinfonia, "Alaitasunaren Oda" ospetsua entzungo ditugu "Pasaiak" podcastaren atal honetan.Bide batez, musikaren hiriburua izan zen Viennara gerturatuko gaitu, Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.