Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, 1934-2008). Mikelek esaten zuen hizlari eskasa zelako aukeratu zuela kantagintza. Artxiboetatik bere oroitzapenak bilduz eta nahi zuen bezala, kantuz, gogoratuko dugu askorentzat euskal musikaren patriarka izan zena. "Txoria Txori" da bere abestirik sonatuena eta honekin lortu zuen, Bernardo Atxagaren ustez musikari bakan batzuk lortzen dutena, jendeak jatorri tradizionala duela pentsatzea.Mikel Laboak herri kantagintza eta abangoardia inork ez bezala ezkondu zituen. "Pasaiako herritik..." abiatzen da, ba, Irantzu Karreraren "Pasaiak" podkastaren atal hau."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.