Giovanni Giorgio Moroder (Bolzano, 1940), House nahiz Elektro musikan aitzindaria dugu. Musikari italiarrak, sintetizadoreak erabiliz Disko musika eraberritu zuen 1970eko hamarkadan eta geroago Techno musika deituko zena sortu zuen.Hainbat Oscar sari irabazi ditu konpositore edota ekoizle moduan eta batez ere Donna Summerrekin egindako lanagatik ezagutzen da; besteak beste, "Love To Love You Baby" eta "I Feel Love" abestiengatik.Irantzu Karrerak bere arrastoa jarraitu du "Pasaiak" podcastaren atal honetan eta, dantza-pistaren erdiraino ekarri du musikaren genio handia!"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.