"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan. Nonbaitetik hasi behar eta izen handi bat aukeratu dugu lehen atalerako, zortzigarren hamarkadan sartu berria den Bob Dylan (Duluth, Minesota, 1941). Jaiotzako izena, Robert Allen Zimmerman du, baina gitarrari heldu eta abestiak sortzen hasi zenetik Bob Dylan bezala ezaguna da mundu osoan. Herri musikaren arlotik egin dio musikari ekarpena, askoren iritziz, berau aldatu arte.Sormenean musika eta poesia uztartzen ditu, 2016. urtean jaso zuen Literatura Nobel saria. Pertsona berezia eta batzuetan polemikoa, Irantzu Karrerak eramango gaitu Dylanen pasaietan barrena.