Lau hamarkada dira, The Police taldeak "Ghost in the Machine" diskoa argitaratu zuenetik. "Every Little Thing is Magic" bezalako abestiekin britainiarren lanik sonatuenetakoa izan zen. Beren ibilbidean zehar 200 milioi kopia saldu zituen munduan The Policek. Punk mugimendua puri-purian zegoen garaian sortu ziren eta "new wave" deritzanean kokatuta dago pop-rock taldea.Sting (Gordon Matthew) baxuak gidatuta, Andy Summers gitarra joleak eta Stewart Copelan bateriak osatu zuten taldea eta arrakasta itzela izan zuten. Baina, askotan gertatzen den bezala, egoak ere puztu egiten dira arrakasta azkarraren ondorioz eta The Policek ere izan zuen efektu hori. Eta jarraitzaileei ofizialki sekula jakinarazi ez zieten arren, 80. hamarkadako talde esanguratsuena desegin egin zen.Stingek musikan jarraitu zuen bakarka, baina ez The Policerekin lortutako adinako emaitzekin. Hark gidatu zuen taldearen ibilbidea jasotzen du "Pasaiak" podcastak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.