Pasaiak

Aretha Franklin: Soularen arima eta Erregina


Listen Later

Aretha Louise Franklin (Memphis, 1942-Detroit, 2018) gospelarekin lotzen dugu zuzenean. "Queen of Soul" edo "Lady Soul" goitizenez ezaguna, sei hamarkadatan izan da soularen adierazle nagusia. Aita predikadorea zuen eta elizan kantatuz egin zen ezagun, zeukan dohain berezia garatuz joan zelarik. Emakume izanda, jarri zizkioten oztopoak gainditzea lortu zuen bere kantaera eta ahots erabakigarriarekin eta "izar" izaera giza eskubideen eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiteko baliatu zuen.Ekarpen handia egin zion musikari eta salmentatan ez zen atzera geratu, 75 milioi diskotik gora salduz. Irantzu Karrerak egingo dizu podcastean bere musika ibilbidearen laburpena."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
...more
View all episodesView all episodes
Download on the App Store

PasaiakBy EITB Radio Televisión Pública Vasca