David Robert Jones, David Bowiek (Londres, 1947-New York, 2016) guztiz barneratua izan zuen artista bizitza eraman nahi zuela. Txikitatik, musikan nahiz abesten nabarmendu zen eta 9 urte zituenerako dantzari harrigarria zen. Gerora, zinean edo eta antzerkian jardun zuenean ere bere estilo pertsonala erakutsi zuen, iraultzailea eta inspiratzailea.Moldeak apurtu zituen eta "Pasaiak" podcastaren ale honetan Irantzu Karrerak argi uzten du, Bowiek ez zituela modak jarraitzen. "Space Oddity" eta "Ziggy Stardust"en aitak modak sortu egin zituen, poparen ikono nagusi bihurtuz."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.