The Proclaimers anaiek Eskoziako hari finez jositako folk, rock eta country doinu borobilak dituzte. Mundu osoan ezagutzen diren himno zuzenak. Politikoak batzuk, aski ezaguna baita euren indepentziaren aldeko jarrera.Charlie eta Craig Reid, Edinburgon jaio ziren (Leith, 1962), bikiak dira eta antzematen da lortzen duten konplizitatean. "Letter from America", "I'm On My Way" eta "I'm Gonna Be - 500 Miles" abestiek egin dituzte ezagun. Irantzu Karrerak murgilduko gaitu beren abestietan "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.