Egunero sareetara bideoak igotzen ditu Ane Urresti mutrikuarrak. Tik Token hasi zen, eta orain, Instagramera egin du salto. Ikasketen inguruan ere galdetu diote “Irabazi arte” podcasteko Olatzek eta Norak, eta Anek azaldu du, ikus-entzunezko gradua aukeratu zuela. Hori dela eta, gomendio bat eman die ikasketak aukeratzen ari diren gazteei: euren burua ezagutu, erabakia lasai hartu, eta ametsak bete daitezkeela argi izatea.