Irabazi arte

Irabazi arte

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Irabazi arte episodes

  • 11. Ainara Arkarazo, gogoko tokian aldaparik ez
    Mendian aldapak oinez zein korrika igotzea izugarri gustatzen zaio Ainara Arkarazo abadiñarrari. Askorik pentsatu gabe hasi zen mendi lasterketetan, eta, orain, 60-70 kilometroko ultra trailetan parte hartzen du. Naturarekin harremanetan dago mendian gora eta behera dabilenean, eta egunero saiatzen da mendi ibilaldia egiten. Horretaz gain, hezitzailea da Durangoko eskola batean eta Lagako hondartza bereziki du gustuko.
    17 min
  • 10. Angela Lopez eta Unai Arana, misterioz betetako denboraldi bateko aktoreak
    Kastinetan parte hartuz iritsi dira “Irabazi arte” telesailera Angela Lopez eta Unai Arana. Ondo baino hobeto konektatu dute Alaitz eta Aimar pertsonaiekin, eta gustura dabiltza 5.0 denboraldian. Unaik aitortu duenez, aktore lanetik deskonektatzea ez zaio erraza egiten. Angelak, berriz, eskalatu egiten du eta horrek laguntzen dio deskonektatzen. Biek ikasi dute Haur Hezkuntza eta Angela irakasle ere bada une honetan.
    16 min
  • 9. Maddi Gesalaga, ibilbide luzeko harri-jasotzaile gaztea
    Maddi Gesalagak 14 urterekin lortu zuen 100 kiloko harria jasotzea, baina lana eman dio urduritasuna gestionatzen ikasteak ere. Astean bost aldiz entrenatzen da eta gauetan ikasteko denbora ateratzen du. Gizarte hezitzaile izan nahiko luke, baina, momentuz, harria du buruan. Eta amets berezi bat du: Uliako Harria irabaztea.
    16 min
  • 8. Joan Bailador eta Tessa Andonegi, aktore lanaren xarma eta errealitatea
    Aktore lanetan nola hasi ziren gogoratu dute “Irabazi arte” telesaileko Joan Bailador eta Tessa Andonegi aktoreek. Interpretazioarekin asko gozatzen dute biek baina alde ilunak ere baditu. Joani, adibidez, pribatutasuna kendu dio aktore izateak, eta Tessak argi du lanbide zaila dela; batzuetan lana dago eta beste batzuetan, zain egon beharra dago. Momentuz, “Irabazi arte” telesailean ari dira bi aktoreak.
    17 min
  • 7. Ian Ruiz, esperientzia sexualez eta gehiegizko espektatibez
    Komunikatzeko beharrak bultzatuta, “Marmarrian” podcasta sortu du Ian Ruizek. Gazteen kontuetaz aritzen dira bertan, eta “Irabazi arte” bideopodcast honetan ere horretaz galdetu diote. Harreman toxikoak, pasahitzak bikoteari emateaz, dena publiko egin beharraz, edo sexu harremanez zabal hitz egin dute. Baina, maitasunagatik zer ez luke egingo Ianek? Futbola ikustera joan edo kirola egin!
    18 min
  • 6. Enara Gaminde, 18 urterekin 18 final jokatu dituen pilotaria
    Lau urterekin hasi zen pilotan, kirol horretan emakume erreferente gutxi zegoenean. Gaur egun, baina, Enara bera pilotari gaztetxo askoren erreferentea da. Pausoz-pauso joan nahi du, etorkizunean emakumeen pilota profesionala izan arte. Bitartean, lorpenekin gozatzen ari da: 2025 urtea borobila izan da, eta lanean jarraituko du txapel gehiago lortzeko.
    16 min
  • 5. Janire Ugalde, TikToken aholkuak ematen dituen psikologo euskalduna
    TikTok sare sozialean buru osasunaren inguruan aritzen da Janire Ugalde psikologoa. Antsietateaz edo isolamenduaz askotan galdetzen diote gazteek, eta batzuetan ez dakite zehazki zer ari zaien gertatzen. Janire euskaraz aritzen da sarean, eta hori plus bat da hainbat neraberentzat. Antsietatea nola identifikatu eta zer egin kontatu du “Irabazi arte” podcastaren atal honetan.
    14 min
  • 4. Elaia Gogenola, zesta puntarekin Berriatutik mundura
    Berriatuko frontoian nebak nola jokatzen zuen ikustetik, goi mailako puntista izatera pasa da Elaia Gogenola. Hala ere, garbi du kirol honetatik bizitzea zaila dela. Horregatik, biomedikuntza ari da ikasten. Garaipen eta porrotei buruz hitz egiteaz gain, bere hamarkadako puntistekin duen harremanaz jardun du. Era berean aitortu du ez dela musika zalea, eta kuadrilla oraingoz ez dela kanpora atera egun batzuk elkarrekin igarotzera.
    16 min
  • 3. Markel Urangaren hasiera eta Joana Garitanoren esperientzia
    Markelek debuta egin du “Irabazi arte” telesailean, eta esperientzia polita izan arren hasieran kosta egin zitzaion. Joanak, berriz, 5. denboraldia du, eta lehen askoz ere lotsatiagoa zela aitortu du. Biek ala biek, barru-barruan daramate interpretazioa, eta “Irabazi arte” telesailean hasi aurretik Borobil antzerki eskolara jo zuten. Hala ere, ikasketetan beste norabide bat hartu dute: Markel adimen artifiziala ari da ikasten, eta Joanak psikologia ikasi nahiko luke.
    18 min
  • 2. Ane Urresti sare sozialetako eduki sortzaile ameslaria
    Egunero sareetara bideoak igotzen ditu Ane Urresti mutrikuarrak. Tik Token hasi zen, eta orain, Instagramera egin du salto. Ikasketen inguruan ere galdetu diote “Irabazi arte” podcasteko Olatzek eta Norak, eta Anek azaldu du, ikus-entzunezko gradua aukeratu zuela. Hori dela eta, gomendio bat eman die ikasketak aukeratzen ari diren gazteei: euren burua ezagutu, erabakia lasai hartu, eta ametsak bete daitezkeela argi izatea.
    21 min

About Irabazi arte

From the publisher's feed

EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero)…