Oso berezia izan da "Irabazi arte" podcastaren 14. atala. Izan ere, zuzeneko emanaldia izan da eta Nora eta Arenek kirolari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute. 2023ko Martxoaren 24an, Donostiako Victoria Eugenia Klubean gauzatu da podcasta zuzenean eta ikusleak bertan zirela.Learoko jokalariek, ezustean, Irene Paredes egun Barcelona FCen jokatzen ari den futbolari ospetsua elkarrizketatzeko aukera izan dute. Realeko Maddi Torre aldiz, aretoan bertan eta zuzeneko emanaldira etorri da, baita Lur Errekondo harrijasotzailea ere. Lurrek eskubaloian jokatzen zuen, baina lesio ugariek utziarazi zioten kirol hori. Erabaki gogorra, baina hartu eta aurrera egin behar izan zuen egun "El Conquis"eko aurkezleak. Maddik eta Irenek, zenbait aholku eman dizkie baita ere Nora eta Areneri.Umoreak ere izan du tartea, Alazne Agirrek kirolaren inguruan egindako hausnarketaren bidez eta Mirua talde tolosarraren esku izan da zuzeneko podcasta girotzeko musika. Aaaaa! Eta Arenek mikrofonoari heldu dio Norak pittin bat presionatuta.