Eider Rodriguezek idaztea gustuko du; ez hainbeste, aldiz, bere lanak promozionatu behar izatea. Egunerokoak eta animaliak ere gustuko ditu eta horien bitartez bizitzaren erritmo eta abiadurari buruz hausnarketa egin digu. Heriotzak pisu handia izan du bere bizitzako garai batzuetan eta Jokin Ameztoiren ustez, beldur horrek 6. eneatipoaren barruan kokatzen du. Zer pentsatuko du Eiderrek honen inguruan?