Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.Kultur elkar... more
FAQs about Eneagrama:How many episodes does Eneagrama have?The podcast currently has 21 episodes available.
December 10, 202510. Itxaso Paya: Sorgina eta ekinaItxaso Paya, Algortako sortzaileak, ez dauka oso argi Fredy eta Xabi bere neba nagusien arreba txikia izateak kalte ala mesede egin dion. Orokorrean aldeko inputa izan da baina sarri askotan hausnartu du hortaz. Familia ilustratu bateko alaba txikiak elikadurarekin zuen harreman ez bereziki onari buelta ematen ari zaiola kontatu digu “Eneagrama” podcastean eta “ Zelako Kultur Ideiak” elkartearen bitartez eraiki duten sormen espazioak eskaintzen dizkion plazer txikietaz ere aritu gara berarekin. Jokinen ustez bigarren eneatipoarekin bat egiten du Itxasok. Ados egongo al da bera?...more32minPlay
December 03, 20259. Amaia Elizaran: Likidoa eta solidoaHamasei urte zituela Madrilera joan zen bizitzera bere ametsa errealitate bihurtzeko asmoz. Dantzari profesionala izan nahi zuen eta baita lortu ere. Likidoaren eta solidoaren artean, koreografia zorrotzen eta inprobisazioaren erdibidean dago Amaia. Lesioen beldurrez, barne blokeoez eta betetzear dituen ametsez aritu zaigu “Eneagrama” podcastean. Jokin, lehenengoz, tokiz kanpo ikusi dugu, izan ere Amaia oso urrun omen dago egokitu diogun eneatipoaren ezaugarrietatik....more33minPlay
November 26, 20258. Xabier Mendiguren: Editatu eta baketuEditorea izaki, oso ezaguna ez den ofizioaz aritu gara Xabier Mendigurenekin. Bokazio literarioak zapuzteko beldurrik gabe ibiltzen da Elkarreko editorea, kritika konstruktiboak eginez eta bidean ager dakizkiokeen haterei jaramonik egin gabe. Alferkeriaz, jubilazioaz eta antzerkiaz ere aritu dira Katixa eta Xabier “Eneagrama” podcastean. Jokin Ameztoik, bakezaletasun eta prokrastinaziorako joerengatik, bederatzigarren eneatipoan kokatu du. Baina auskalo… bere burua oraindik ezagutzen ari den gonbidatua baita....more33minPlay
November 19, 20257. Lara Izagirre: Periferia eta sareaZinema egiteaz mintzatu da Lara Izagirre “Eneagrama” podcastean. Periferia bikoitza batetik: emakumea den heinean eta euskarazko zinema egiten duelako. Herrira itzultzeaz, amatasunaz, sortzaileen bakardadeaz eta bakardade horrekin apurtzeko sortzen diren sareez aritu da. Bederatzigarren eneatipoarekin identifikatu du Jokin Ameztoik, bakezalea eta gatazkari uko egiten dion eneatipoa: baina posible ote da hori, zinemaren mundu gogorrean aurrera egiten ari den norbaitentzat? Larak berak argituko digu....more34minPlay
November 12, 20256. Irati Jimenez: Hitza eta pasioaBibliari buruz hizketan hasi dute elkarrizketa Irati Jimenezek eta Katixa Agirrek “Eneagrama” podcastean. Alaba bakarra izateaz eta hitzarekiko bere pasioaz mintzatu da idazlea, baita bere semeaz espero duenaz ere. Euskal literatura apur bat egurtu du Iratik, baina kariñoz. Despistatuta dagoela aitortu du Jokin Ameztoik, baina azkenean, bigarren eneatipoaren ezaugarriak azaldu dizkio Iratiri. Ez dakigu Irati erabat konbentzitu ote duen....more40minPlay
November 06, 20255. Jurgi Ekiza: Frontmana eta intimitatea“Eneagrama” podcastera Bidasoaren bestaldetik etorri zaigun lehen gonbidatua da Jurgi Ekiza. Rockstar bezala ez du bere burua irudikatzen, eta nahiz eta ezaguna egin zen 20 urtez zarata handiko talde baten frontmana izanagatik, bere alde intimoagoa erakutsi digu. Bi eneatipoen artean kokatuko du Jokin Ameztoik Jurgi, eta gainontzeko gonbidatuekin ez bezala, zalantza argiak izango ditu oraingo honetan....more33minPlay
October 29, 20254. Uxue Alberdi: Askatasuna eta insomnioaIdazterakoan libre aritzen da Uxue Alberdi, baina horrek prezio bat ere ordainarazi dio. Herri txiki batean bizi den arren, hiri handiaren anonimotasuna botatzen du faltan batzuetan, eta bere aurkaririk latzena aurkeztu digu: insomnioa. Bertsolaritzaz eta literaturaz, kanpoaldeaz eta barrualdeaz hitz egin du “Eneagrama” podcastean. Hirugarren eneatipoaren ezaugarriak ikusi dizkio Jokinek, baina ez dakigu Uxue guztiz konforme geratuko ote den....more33minPlay
October 22, 20253. Jon Plazaola: Maskulinitatea eta barreaMaskulinitateaz eta aitatasunaz aritu da Jon Plazaola aktore eta umoregilea, baina baita bere profesioaren gazi-gozoez eta ikus-entzunezkoetan euskalduntasuna irudikatzeko moduez ere. Entusiasmoaz, barrea eragitearen super-botereaz eta planeatu gabe iristen diren abenturez ere aritu da Katixa Agirrerekin, "Eneagrama" podcastean. Modu argian, 7. eneatipoaren baitan kokatu du Jokin Ameztoik, entusiasten eneatipoan. Ados egongo ote da Jon?...more36minPlay
October 15, 20252. Amancay Gaztañaga: Sakon eta tropikalEkuadorren jaio eta bost urtera bizi izan zuen bere lehen “trasplantea” Amancay Gaztañagak: Erdialdeko Amerikatik, Zestoara zuzen-zuzenean. Familiatik datorkio eneagramekiko zaletasuna eta sarritan gidoigintzarako erabiltzen duen tresna da. Intrusaren sentsazioari aurre egiteko bikaintasunaren bidean aritzen da Amancay; dela musikan, sabel dantzan, interpretazioan edo idazketan. Ea oraingoan ere era bikainean erantzuten dion!...more32minPlay
October 08, 20251. Izaro Andres: Anbizioa eta atsedenaAnbizioaren inguruan mintzatu gara Izarorekin "Eneagrama" podcastean, hain da anbiziotsua atsedena hartzea ere serio baino serioago hartzen duela. Gorantz doan karreraz, batzuetan gobernatu behar diren itsaso zakarrez, eta gehiegizko ahaleginaren ostean etor daitekeen depresioaz aritu gara musikariarekin. Izaro-umearekin dago kontaktuan Izaro-heldua eta kontrolatzailea dela onartu arren, lidergo kontzientea praktikatzen saiatzen omen da. Jokin Ameztoik erraza izan du Izaroren jokaera 7. eneatipoaren ezaugarriekin lotzeko. Ea berak zer dioen....more36minPlay
FAQs about Eneagrama:How many episodes does Eneagrama have?The podcast currently has 21 episodes available.