Maskulinitateaz eta aitatasunaz aritu da Jon Plazaola aktore eta umoregilea, baina baita bere profesioaren gazi-gozoez eta ikus-entzunezkoetan euskalduntasuna irudikatzeko moduez ere. Entusiasmoaz, barrea eragitearen super-botereaz eta planeatu gabe iristen diren abenturez ere aritu da Katixa Agirrerekin, "Eneagrama" podcastean. Modu argian, 7. eneatipoaren baitan kokatu du Jokin Ameztoik, entusiasten eneatipoan. Ados egongo ote da Jon?