Eneagrama

Eneagrama

By GUAU | EITB AudioSociety & Culture
Download on the App Store

Eneagrama episodes

  • 0. Eneagrama II Teaserra: Bederatzi eneatipoko gonbidatuak
    "Eneagramaren" bigarren denboraldia prest da. Urriaren 8tik aurrera, “Eneagrama” podcastaren besaulkian eseriko dira kultur munduko hainbat aurpegi ezagun. Bigarren denboraldia ere, giza pasioz eta kolorez beteko dute. Katixa Agirre idazleak abiatuko du elkarrizketa, eta ondoren Jokin Ameztoi pertsonaiak (Andoni Mutiloa) eneatipo batekin lotuko ditu gonbidatuak. Asmatuko ote dute?” Eneagrama” podcastaren bigarren denboraldian hamar sortzaile elkarrizketatuko dituzte.
    1 min
  • 10. Ainara Azpiazu “Axpi”: Natura eta edertasuna
    Axpik eta Katixak edertasunaren inguruko solasaldia izan dute, "Eneagrama"ren lehen denboraldia amaitzeko atalean. Ilustrazioaren eta literaturaren munduak jorratzen dituzten bitartean, artistaren ibilbide profesional eta pertsonala errepasatu dute, bide batez.Jokinek 6. eneatipoaren jokaerak identifikatu ditu Axpirengan, ados egongo da artista?
    31 min
  • 9. Galder Perez: Maskarak eta bakardadea
    Galder Perezek bakardadea eta eguneroko bizitzan jazten ditugun maskarei buruzko erreflexioa egin du, antzerki munduaren inguruko esperimentazioak azaldu ditu eta antzerki sortzaile eta irrati esatariaren atzean dagoen pertsona ezagutzera eman digu Eneagraman.Jokin Ameztoi adituak zaila izan du, baina 2. eneatipoaren barruan kokatu ditu Galderren jokabideak. Erratu al da oraingoan?
    31 min
  • 8. Miren Agur Meabe: Iragana eta Galera
    Miren Agur Meabek haur ipuinak idaztearen esperientzia partekatu du Eneagramaren atal honetan, galeraren triptikoa errepasatu, eta iragan eta memoriari begirada bat botatzen dion bitartean. Jokinek, berriz, ez du Miren Agur eneatipo bakar baten barruan ikusten, baina izan ditu idazleari esateko moduko hainbat apunte.
    35 min
  • 7. Aner Peritz: Eraberritzea eta disidentzia
    Aner Peritzek bere bizitzaren ibilbidea errepasatu du Eneagramaren atal honetan. Xabier Euzkitzeren semea izatearen, bertsolaritzaren munduaren eta genero disidentziaren ikuspegitik egin du.Jokinek 3. eneatipoan sartu du, bat egingo du Anerrek bere buruaz duen irudiarekin?
    30 min
  • 6. Lide Hernando: Arrakasta eta berrasmatzea
    Lide Hernandok bere erreferente musikalak eta gospelaren munduan murgiltzearen zergatia azaldu dizkigu Eneagraman. Gainera, literaturaren mundura salto egitean bizitakoa ere kontatu digu.Arrakastaren inguruko erreflexioa egin dute Katixak eta abeslariak. Jokinek, berriz, lehenengo eneatipoaren barruan sartu du Lide. Zer iritzi izango du artistak?
    31 min
  • 5. Aketza Lopez: Glamourra eta itzulera
    Aketza Lopezek urteetako esperientzia partekatu du, euskal ikus-entzunezkoetatik Hollywoodera igarotakoa da eta bertan ikusitako eta bizitako argi-itzalak kontatu ditu atalean. Amerikatik Europara eta beranduago Euskal Herrira bueltatzearen zergatia adierazi du Eneagrama podcastean.Gizarte homofoboen eta inklusibitatearen inguruan ere mintzatu da. Jokinek lehen eneatipoaren jokabideen barruan ikusten du Aketza. Zer iritzi izango du aktoreak?
    35 min
  • 4. Maite Larburu: Amodioa eta intuizioa
    Maite Larburuk biolinarekin eta musikarekin duen amodio-gorroto harremana nolakoa den argitu du. Haurtzarora bidaia egin du Katixaren laguntzaz.Herberehetan bizi zeneko garaiak gogoratzeaz gain, Euskal Herriarekin alderatu du herrialde hura. Jokin Ameztoi adituak lehen eneatipoaren jokabideak identifikatu ditu Maiterengan. Zer irudituko zaio musikariari?
    35 min
  • 3. Julen Telleria: Espektatiba eta familia
    Julen pertsonalki bezain profesionalki irekitzen da. Bere anaia Antton Telleriarekin duen harremanaren eboluzioari buruz eta aitaren pausoak errepikatzearen inguruko gogoeta egin du aurkezleak. Julenek bere burua aztertzen du eneagramaren laguntzaz, Jokinek lehen eneatipoa esleitu dio, ados egongo al da Julen?
    36 min
  • 2. Eider Rodriguez: Heriotza eta kontrafobia
    Eider Rodriguezek idaztea gustuko du; ez hainbeste, aldiz, bere lanak promozionatu behar izatea. Egunerokoak eta animaliak ere gustuko ditu eta horien bitartez bizitzaren erritmo eta abiadurari buruz hausnarketa egin digu. Heriotzak pisu handia izan du bere bizitzako garai batzuetan eta Jokin Ameztoiren ustez, beldur horrek 6. eneatipoaren barruan kokatzen du. Zer pentsatuko du Eiderrek honen inguruan?
    30 min

About Eneagrama

From the publisher's feed

¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat.Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz.Kultur…