Kilometroak egitasmoak eta Mintzola Ahozko Lantegiak Pello Mari Otaño ikerketa beka aurkeztu dute. Azaldu dutenez, bertsolaritza eta emakumeak Aiztondoko bailaran jorratzen dituzten lanei emango diete lehentasuna. Apirilaren 2ra arte egongo da proiektuak aurkezteko aukera.