KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2026/10/02
    Euskal Herriko trantsizio garaiko mugimendu politiko, sozial eta kulturalak aztertu ditu, baita Herri Batasunaren sorreran gurutzatu ziren askotariko eragin ideologikoak ere.
    7 min
  • 2026/09/25
    Euskal zinemagintzako hainbat ibilbide eta lan aitortu dituzte Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handian. Jose Ramon Soroiz, Ana Diez, Aitziber Garmendia, Alauda Ruiz de Azua eta Alberto Gastesi izan dira sarituetako batzuk. Galak aldarrikapenerako tartea ere izan zuen: Itziar Aizpuruk emakume profesionalek euskal zineman duten lekua aldarrikatu zuen, eta euskaraz lanean jarraitzearen garrantzia nabarmendu.
    8 min
  • 2026/09/18
    Gizontasuna nola eraikitzen den eta gizarteak ezarritako gizon ereduak emakumeei ez ezik gizonei eurei ere nola eragiten dien aztertu du Aritz Galarragak Izan gizona liburuan. Alberdaniak argitaratutako saiakerak autobiografia du abiapuntu, maskulinitate hegemonikoaren eraikuntzari eta hartatik askatzeko aukerei buruz hausnartzeko.
    7 min
  • 2026/09/11
    Aurtengo Donostiako Zinemaldi Alternatiboa irailaren 17tik 27ra egingo da. Hamar proiekzio eta kontzertu bat eramango ditu hiriko hamar auzotara. Herri mugimenduekin elkarlanean osatutako egitarauak zinema, kritika eta aldarrikapena uztartuko ditu beste behin. Aurtengo edizioak Kaleko Afari Solidarioek pairatzen duten jazarpena jarriko du erdigunean, eta, besteak beste, Kalabaza Tripontzia eta Segoviako ihesa filmak berreskuratuko ditu.
    6 min
  • 2026/09/04
    Karrikan plataformak Karrikan Etorkizuna 2026-2028 deialdia zabaldu du. Ekimena kale-arteetako artista eta konpainia berriei zuzenduta dago. Hautatutako proiektuak 25.000 eurotik gorako laguntza jasoko du sorkuntza, prestakuntza eta hedapena lantzeko, eta 2028ko Umore Azokan estreinatuko da. Euskarazko eta testurik gabeko proposamenek lehentasuna izango dute, eta izena emateko epea urriaren 1era arte dago zabalik.
    7 min
  • 2026/07/30
    Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantzia aztertzen duen liburua argitaratu dute UEUk, UEMArekin, Soziolinguistika Klusterrarekin eta Coppieters Fundazioarekin elkarlanean. Lanak iazko nazioarteko konferentzian aurkeztutako ikerketak eta gogoetak biltzen ditu, eta euskaraz zein ingelesez eskuragarri dago.
    3 min
  • 2026/07/17
    Bengok Galdu Gattezen single berria aurkeztu du. Denso ekoizlearen gidaritzapean sortutako abestiak musika urbanoa eta trikitixaren doinuak uztartzen ditu, eta Alaitz eta Maiderrek zein Xabi Solanok parte hartu dute sorkuntzan. Kantu berria plataforma digital guztietan dago entzungai.
    6 min
  • 2026/07/10
    Irailekoak poesia-jaialdia bigarrenez egingo da Itsasun, irailaren 26an eta 27an. Euskaltzaindiak antolatutako jaialdiak euskal poeten lana gizarteratzea du helburu, eta beste herrialde batzuetako poetek ere parte hartuko dute. Poesiaz gain, musika eta arte plastikoak ere izango dira egitarauan.
    7 min
  • 2026/07/03
    Donostiako Antigua auzoan sortutako Ganbara Ostatua taldeak bere bigarren kontzertua eskaini zuen atzo Urgulleko Polboriñean. Hutsune emankor batetik sortutako proiektuak sei musikari biltzen ditu, eta jazza, swinga eta tangoa uztartzen ditu.
    Taldearen proposamenak musikatik harago doa. Antzerkia eta dantza ere uztartzen ditu, taberna ilun bateko giroan zorigaitzeko pertsona baten bizipenak kontatzeko. Orain arte hamaika kantu ondu dituzte, eta eszenaratze berezi baten bidez eramaten dituzte oholtzara.
    Taldea Ion Martinez Txiki, Beñat Gartzia, Jon Gartzia, Mikel Arruti, Mikel Ormazabal eta Iñigo Ozaeta musikariek osatzen dute.
    Kontzertuaren harira, Iñigo Ozaeta taldearen sortzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Elkarrizketan, proiektuaren jatorria, taldearen izaera eta oholtza gainean eskaintzen duten proposamen artistikoaren xehetasunak azaldu dizkigu.
    12 min
  • 2026/06/26
    Arditik ardira erakusketa paratu dute Errenteriako Agustinak Zentroan. Proiektuak Latxa ardiaren artilea eta artisautza garaikidea ditu ardatz. Hiru emakume sortzaileren elkarlanetik sortutako ekimena da eta artilearen balio kulturala eta ekologikoa aldarrikatzen ditu, argazki erakusketa, brodatu lanak eta land art instalazio baten bidez.
    5 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.