KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2026/06/19
    Beire talde berriak udazkenean kaleratuko du bere lehen diskoa, eta dagoeneko aurkeztu du lehen aurrerapena, Txikia abestia. Chulería Joder, Belako, Vulcanizadas edo Uger taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute proiektua, eta pop-rock garaikidea, emozioa eta esperimentazioa uztartzen ditu.
    6 min
  • 2026/06/12
    Nerea Baldak Donostian aurkeztu du Zure arnasa zaintzeko eleberria, Erein argitaletxearen eskutik. Irurtzungo idazleak zaintzaren inguruko hausnarketak eta ama-alaba harremanaren tentsioak jarri ditu erdigunean musikaz eta literaturaz bustitako kontakizun honetan.
    8 min
  • 2026/06/04
    ‘Makusi katea’ eskatu du Aldatu Gidoiak haurrei euskarazko eskaintza bermatzeko. 30.000 sinaduraren babesa duela azpimarratuta, Akdatu Gidoiak ohartarazi du telebista linealetik haurrentzako eskaintza kentzeko arriskuak bere horretan jarraitzen duela.
    3 min
  • 2026/05/29
    Metrokoadroka kolektiboaren Laster eroriko da antzezlana da AEK-Korrikaren III. Kultur Sorkuntza Bekaren irabazlea. Komedia parte-hartzaile honek euskal kultura, transmisioa eta komunitatearen inguruko hausnarketa proposatuko du, bazkalosteetako kantaldietatik abiatuta. Proiektua 25. Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia izango da, eta ikusleak ere antzezlanaren parte aktibo bihurtzea du helburu.
    11 min
  • 2026/05/22
    ‘Etena’ ez-erakusketa antolatu dute Oiartzunen, kulturaren norabideari buruzko gogoeta sustatzeko
    9 min
  • 2026/05/15
    Leioako Umore Azokaren barruan, kaleko arteen sektoreko hainbat artista eta konpainiak “Euskara, jalgi hadi plazara!” manifestua aurkeztu dute, euskararen presentzia indartzeko helburuarekin. Artekalek sustatutako ekimenak hiru mezu nagusi zabaldu ditu: euskarazko sorkuntza sustatzea, programazioetan euskarazko ikuskizunei leku gehiago egitea eta publikoari euskaraz sortutako proposamenak babesteko deia egitea. Manifestuaren aurkezpenaren ostean, euskaraz sortzearen aukerak eta erronkak hizpide izan dituen mahai-ingurua ere egin dute.
    4 min
  • 2026/05/08
    Galdakaoko ikastetxeetako ikasleek Torrezabal Kultur Etxea hartuko dute berriz ere, Sormene jaialdiari esker. Ekimenak gazteen talentua, sormena eta ahalegina balioan jartzea du helburu. Aurten, oroimenari, denboraren joanari eta bizitakotik abiatuta istorio berrien sorkuntzari buruz hausnartuko dute. Jaialdia maiatzaren 19tik 23ra egingo da Torrezabal Kultur Etxean.
    8 min
  • 2026/04/30
    Nerea Loiolak Maria Reimondezen ‘Basatiak begirada libre bat hilekoari, gorputz askotarikoetatik’ saiakera euskaratu du. Liburuak hilekoa baliatzen du askotariko gaietara heltzeko bide gisa: gorputzak, sexismoa, ekologia, arrazismoa eta transfobia.
    4 min
  • 2026/04/24
    Maiatzaren 16an abiatuko da Señora Sariketaren seigarren edizioa, Baionan. Denera, bi kanporaketa izango dira eta horietako bakoitzetik hiru bertsolari sailkatuko dira finalerako. Azken hau ekainaren 7an izango da, Plentzia-Gorlizko Danontzat gaztetxean.
    9 min
  • 2026/04/17
    UEMAk ‘Esnatu’ dinamika aurkeztu du, eremu euskaldunenean ere euskarak atzerantz egin ez dezan.
    5 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.