KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2026/01/30
    Bilboko Lautan Hiru antzerki jaialdia Ipar Euskal Herriari begira jarriko da otsailaren 5tik aurrera. Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren zortzigarren edizioa lau ostegunetan egingo da (otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an), eta, guztira, zortzi ikuskizun eskainiko dira. EHAZErekin batera antolatutako Ikusle Klubari ere eutsiko zaio.
    3 min
  • 2026/01/23
    Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek ‘Eskailerapekoa’ ikuskizun berria sortu dute. Umorea eta generoa ardatz hartuta, lau bakarrizketa josi dituzte ordu beteko saioan. Aurrestreinaldia otsailaren 1ean, igandea, izango da Adunan.
    3 min
  • 2026/01/16
    Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko 2026ko (H)ilbeltza beka martxan da. Deialdi honen helburua Das Versprechen eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek aipatutako eleberriaren lagin bat itzuli beharko dute, zehazki lehendabiziko eta bigarren atalari dagozkionak, hain zuzen. Lanak martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira Baztango Udaleko erregistroan.
    6 min
  • 2026/01/09
    AEK-k 24. Korrikaren ibilbidearen xehetasunak eman ditu ezagutzera. Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 19an irtengo da Atharratzetik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, martxoaren 29an. Denetara 2.173 kilometroko ibilbidea izango da.
    10 min
  • 2025/12/19
    Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen. (H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, antzerkia, itzuli beltza edota susmagarrien gaua izango dira.
    9 min
  • 2025/12/12
    BatBatean jaialdia jaio da Gasteizen, Euskal Herri osoko gazteak elkartzeko xedez. Lehen edizioa maiatzaren 15ean eta 16an egingo dute Mendizabaleko aparkalekuan. Antolatzaileen esanetan, egitasmoak "proposamen fresko eta indartsua" ekarriko du, pop rock, rock, punk, elektronika eta rap estiloak uztartuz.
    5 min
  • 2025/12/05
    Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari abenduaren 20an, Bilboko Casillan. Erabaki honekin, Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioan egiten den lanari egin nahi izan dio gorazarrea.
    6 min
  • 2025/11/28
    Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Biko-teka ilustrazio- eta narrazio-lantegia antolatu du, 2026ko urtarrilaren 26tik 30era bitartean. Euskarazko ilustrazio- eta narrazio-lantegiak liburu grafiko bat edo haurrentzako album bat sortzea du helburu, Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuta. Izen-emateak abenduaren 5era arte egongo dira zabalik.
    6 min
  • 2025/11/21
    Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Berritasunen artean, bi gune berri izango dira: Berbagailua eta Atartea, eta gaueko ikuskizunak itzuliko dira. 1000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango dira 60. edizioan.
    4 min
  • 2025/11/14
    Getariako eta Lesakako Udalek, herriko ostalariekin batera, idazleentzako egonaldiak antolatu dituzte 2026 urterako. Urte bakoitzean bost idazleri eskainiko dizkiete sormen-egonaldiak egiteko aukera. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea.
    5 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.