Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko 2026ko (H)ilbeltza beka martxan da. Deialdi honen helburua Das Versprechen eleberri beltza itzultzea da. Horretarako, parte-hartzaileek aipatutako eleberriaren lagin bat itzuli beharko dute, zehazki lehendabiziko eta bigarren atalari dagozkionak, hain zuzen. Lanak martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira Baztango Udaleko erregistroan.