Euskalgintzak eta udal ordezkariek euskararen erabilerak behar duen lekua izateko neurriak sustatzeko konpromisoa hartu dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alkateak, udal hautetsiak eta euskalgintzako ordezkariak Bilbon bildu dira gaur, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako agerraldian.
Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusia aurkeztu eta honen ezaugarriak aletu dituzte Donostiako Kaian. Abuztuaren 9tik 17ra bitartean izango da aurtengo edizioa.
Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantzi nahi dute.
Urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen. Bertsolaritza Nafarroan izaten ari den gorakadaren ondorioz, Bertsozalek saltoa egitea erabaki du eta finala Nafarroa Arenan izango da azaroaren 29an. Denera 30 bertsolarik eman dute izena.
Getxo Folk Jaialdiak Benito Lertxundi omenduko du. Hunkidura Kuttunak ikuskizunak hainbat diziplina artistikotako artistak bilduko ditu Algortako Muxikebarrin irailaren 14an. Horien artean Kukai Dantza, Mikel Markez, Idoia Asurmendi, Janus Lester eta Mirua taldea izango dira.
Irailaren 28an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen. Txapelketa egitura eta final aldaketarekin dator: bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da abenduaren 20an.
Hamabosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da.
Marrumaka jaialdia egingo dute urriaren 4an eta 5ean, Sarako Leizeetan. Gorka Urbizu, This is the kit, Ibil bedi, Ezezez, Kaskezur edota Lumi taldeak igoko dira oholtzara. Kontzertuez gain, hitzaldiak, dantza eta hainbat ekimen izango dira.
Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko. Maiatzaren 22tik 25era bitartean, ikusgarriak, topaketak, erakusketak eta hainbat sorpresa izango dira Hendaian.
3 min
About KulturSharea
From the publisher's feed
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.