KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2025/03/07
    Pantailak Euskarazek 2024an Euskal Herriko zinema komertzialetan izan ziren estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntza aztertu du, eta datuak “gordin bezain kezkagarriak” direla nabarmendu dute, “euskarazko jatorrizko bertsioan, euskarara bikoiztuta, edo euskarara azpidatzita eskaini den estreinaldi kopurua ez da % 1,6ra iritsi adierazi du.
    13 min
  • 2025/02/28
    Hika Teatroaren ‘Zorretan’ antzezlanak irabazi du aurtengo Donostia Antzerki Saria. Epaimahaikideen iritziz, “oso modu egokian daude ekarrita taulara antzezlanean jorratzen diren gai sakonak: amatasuna, ama-alabaren arteko harremana, zaintza, maitasuna, dolua... Gai hauek planteatzeko modu eta ikuskera ugari erabili ditu egileak”.
    3 min
  • 2025/02/21
    28. Igartza Literatura-Sorkuntzarako Bekara aurkezteko epea zabalik da. Idazle gazteek ekainaren 30era arte izango dute euren proiektuak aurkezteko epea zabalik.
    3 min
  • 2025/02/14
    ‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon. Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatzen dute kaleetan barna. Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia propioa bizitzeko aukera izango du, mugikorrarekin webgune batera konektatu, aurikularrak jantzi eta bere herriko kaleetara atera ondoren.
    3 min
  • 2025/02/07
    Benito Lertxundik eta Txomin Dhersek jaso dituzte Donibane Lohizuneko Musika Sariak. Orioko musikariak egindako 60 urteko ibilbide bikaina aitortu nahi izan dute. Urruñako txalapartariak, berriz, Gazte saria jaso zuen larunbatean antolatu zuten sari-banaketa ekitaldian.
    3 min
  • 2025/01/31
    ‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako. Literatura, komikigintza, zinegintza eta antzerkigintza alorretako 30 proiektu aukeratu dira eta sortzaileek, beka baten bitartez, egonaldiak egingo dituzte 30 herritan edo herri multzotan.
    3 min
  • 2025/01/24
    Kamikaz Kolektiboak 10 urte bete ditu aurten eta komedia distopiko batekin ospatu nahi du urteurrena: Renata antzezlanarekin. Obrak Durangoko San Agustin kulturgunean izango du estreinaldia otsailaren 1ean.
    2 min
  • 2025/01/17
    Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IX. (H)ilbeltza beka martxan da. Parte hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dituzte eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira.
    11 min
  • 2024/01/10
    Igandean abiatuko dira aurtengo maskaradak Lakarrin. Dena ondo bidean, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Lakarri eta Altzaiko gazteek hiru hilabetetan zehar. Martxoaren 30ean bukatuko dira Altzain.
    10 min
  • 2024/12/20
    Literatura ibilbideen ‘Kalian gora, maria behera’ egitasmoa aurkeztu dute Ondarroan. Helburua herrian dagoen maila altuko euskal idazleak goraipatu eta beraien sorkuntzaren bidez, euskara ardatz hartuta, herriaren ezagutza, literatura eta turismo jasangarria sustatzea da.
    2 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.