‘Hitzaurrea’ soinu-esperientzia digitala estreinatuko dute martxoaren 10ean, Bilbon. Piszifaktoria ideien laborategiak eta Fikzio Fabrikak ibilbide erreal bat proposatzen dute kaleetan barna. Parte-hartzaile bakoitzak bere esperientzia propioa bizitzeko aukera izango du, mugikorrarekin webgune batera konektatu, aurikularrak jantzi eta bere herriko kaleetara atera ondoren.