‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako. Literatura, komikigintza, zinegintza eta antzerkigintza alorretako 30 proiektu aukeratu dira eta sortzaileek, beka baten bitartez, egonaldiak egingo dituzte 30 herritan edo herri multzotan.