KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2024/09/27
    Zuberoako Pedronia etxaldeak hartuko du Baserriko Uztaren udazkeneko edizioa. Agroekologia eta musika uztartzen dituen ekimena da Baserriko Uzta. Udazkeneko aldi honetan, Maddi Oihenart eta Claudine Arhancetek kantaldia eskainiko dute bisitarientzat.
    3 min
  • 2024/09/20
    Pako Sudupek ‘Immigrazioa eta abertzaletasuna’ liburua kaleratu du. Lan honen oinarrian euskaraz bizi nahi duen idazle bati gaurko immigrazioak sortzen dizkion galderetatik abiaturiko bilaketa dago.
    3 min
  • 2024/09/13
    ‘Martin Martina’ trilogiaren lehen eleberria kaleratu du Amancay Gaztañagak. Nerabe intersexual bat da trilogia honetako protagonista, hala, egileak ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi izan du erdigunera.
    15 min
  • 2024/09/06
    Tartean teatroak eta BBK aretoak ‘Non dira haurrak?’ gertaera latz batetik abiatzen den helduentzako antzezlana aurkeztu dute. Jokin Oregi antzerkigileak idatzi eta zuzendutako obra irailaren 28an eta 29an estreinatuko da euskaraz, Bilbon.
    3 min
  • 2024/07/19
    Metamorfosia ardatz hartuta, abiatu da Errobi Festibala Itsasun. Bertan, besteak beste, ikastaroak, dantzaldiak, kontzertuak eta solasaldiak izango dira igandera bitartean.
    3 min
  • 2024/07/12
    Gorabeherak gaindituta, uztailaren 18an irekiko ditu ateak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak. Kulturgune berriak Oihaneder Euskararen Etxearen erreleboa hartuko du, eta kultura ekipamendu bat izatetik harago, Oihanederren errotzen hasitako Euskararen Etxea eta Gasteiz Antzokia uztartuko dira egitasmo bakarrean.
    7 min
  • 2024/07/05
    Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Nafarrak diren edo bizitokia Nafarroan duten egileek euskaraz idatzitako gai libreko lanak aurkeztu ahal izango dituzte, urriaren 28ra arte.
    3 min
  • 2024/07/05
    Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Nafarrak diren edo bizitokia Nafarroan duten egileek euskaraz idatzitako gai libreko lanak aurkeztu ahal izango dituzte, urriaren 28ra arte.
    3 min
  • 2024/06/28
    Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’. Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute epaimahaia, eta azaldu dutenaren arabera, narrazioa paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, erritmoa eta errima erabiltzen ditu eta haurrei oso gertukoa egingo zaie
    7 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.