KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 06/12/2024
    Ta nora? da Delirium Tremens taldearen itzuleraren osteko bigarren diskoa eta azkena. “Honekin bagoaz berriz”, diote eta hortik dator lan berriaren izena ere. Zortzi abestik osatzen dute diskoa: “sei berri-berriak dira eta bi aurretik ere ezagunak diren eta azken hiru urte hauetako itzulera honetan, kontzertuetan ondo joan diren- bi klasikoren bertsioak: Batzuetan eta Sua”.
    3 min
  • 29/11/2024
    Benito Lertxundik 60 urteko kantagintzari amaiera ematea erabaki du. Gernika kontzertuan disko bikoitza ere aurkeztu du gaur Orioko bardoak. Lan berri honek 2023ko azaroaren 11n Gernikako Jai-Alai pilotalekuan eskainitako zuzeneko hunkigarria jasotzen du.
    10 min
  • 2024/11/22
    ‘Bizkarsoro’ filma Donostiako zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean ikusteko aukera dago jada. Udaberrian, filmaren bospasei emanaldi eskaini ziren Donostian, hainbat auzotako kultur etxeetan, baina herritar askok ez du filmaren berri izan eta orain filma pantaila handian ikusteko aukera izango dute. 20garren mendean zehar gertatzen diren bost istorio ezagutuko ditugu film luze honetan. Bizkarsoro existitzen ez den herri bat da, baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen.
    5 min
  • 2024/11/15
    Piszifaktoriaren “Hau ez da gerra bat” eta “Hau gerra bat da” ikuskizunak taularatuko dituzte Donostian. Diptikoak giza harremanen erabateko porrotetik sortzen diren gerrak ditu hizpide, ikuspuntu eta molde desberdinekin. Azaroaren 16an eta 19an izango dira emanaldiak.
    3 min
  • 2024/11/08
    Hernani euskarazko komikigintzaren erakusleiho izango da beste behin ere azaroaren 15 eta 16an. Hamar komiki aurkezpen izango dira denera, horietako sei nobedadeak.
    5 min
  • 2024/10/31
    Azaroaren 1ean abiatuko da Euskal Antzerki Topaketen 42. edizioa Azpeitian, Miñan antzezlanarekin, eta azaroaren 24ra arte, hainbat emanaldiz gozatzeko aukera izango da. Ohi bezala, euskaraz izango dira emanaldi guztiak.
    5 min
  • 2024/10/25
    Tafalla eta Baigorri herrien arteko kultur topaketak antolatu dituzte azaroaren 1ean eta 2an. Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiaren Huntaz edo hartaz emanaldirako sarrerak eta larunbateko bazkarirako txartelak Basaizea.com webgunean daude eskuragarri jada.
    6 min
  • 2024/10/18
    ‘Hartzea ematea DA!’ lelopean dator Durangoko Azoka. 59. edizioak Euskal kulturaren hartzaile premiari erantzuteko ahalegina egingo du.
    3 min
  • 2024/10/11
    ‘Errege Begibakarra’, ‘Postdatarik gabeko gutunak’, ‘Artxibo biluzia’ eta ‘Olagarrua’ taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan. Zikloa urriaren 16tik azaroaren 6ra izango da eta sarrerak salgai daude jada.
    8 min
  • 2024/10/04
    Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen ‘Miñan’ liburuaren antzerkirako egokitzapena egin du Artedramak. Antzezlanaren aurrestreinaldia urriaren 18an izango da Luhuson, eta estreinaldia, berriz, Bilboko Arriaga antzokian urriaren 25ean.
    8 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.