KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2025/05/16
    Literaturia jaialdia maiatzaren 23tik 25era egingo da Zarautzen. Edizio honetako leloa Ihes izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira.
    6 min
  • 2025/05/09
    Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute bihar, Durangoko Plateruenan, Ekitaldia irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
    3 min
  • 2025/05/02
    Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek 'Eresia hil kanta aitari' nobela laburrean.
    6 min
  • 2025/04/16
    Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren edizio berezia, Eskoriatzan. Bosgarren urteurrena edizio berezia egiteko baliatu du antolakuntza lan-taldeak eta plazan ez dabiltzan bertsolariak izango dira sariketan parte hartuko dutenak, bertso plazara salto egiteko bide “hertsia” arrakalatu nahi dute horrela.
    11 min
  • 2025/04/11
    Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da. Ikus-entzunezko pieza honetan, kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute.
    5 min
  • 2025/04/04
    Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketarako deialdia zabaldu dute Iruñean. Ekainaren 10era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea hartuko dira kontuan.
    3 min
  • 2025/03/28
    Tentazioa konpainiak Telmo Iruretaren ‘De agua y arena’ film laburrean oinarritutako ‘Interview: Urez eta hondarrez’ ikuskizuna estreinatuko du Donostian. Emanaldia apirilaren 2an izango da Victoria Eugenia Antzokian eta sarrerak salgai daude jada.
    3 min
  • 2025/03/21
    Euskal Herriko bigarren Argazki Topaketa antolatu dute maiatzaren 10ean, Aretxabaletan. Egitaraua zortzi hitzaldiz eta erakusketa kolektibo batez osatuta egongo da. Topaketaren bidez, euskal argazkigintza garaikidea sustatu eta balioetsi nahi du antolakuntzak.
    3 min
  • 2025/03/12
    Mintzolaren ikerketa-sarien 2025eko deialdiak martxan dira. Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea dute deialdiek.
    6 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.