Euskal Herriko bigarren Argazki Topaketa antolatu dute maiatzaren 10ean, Aretxabaletan. Egitaraua zortzi hitzaldiz eta erakusketa kolektibo batez osatuta egongo da. Topaketaren bidez, euskal argazkigintza garaikidea sustatu eta balioetsi nahi du antolakuntzak.