KulturSharea

KulturSharea

By KulturShareaArts
Download on the App Store

KulturSharea episodes

  • 2025/11/07
    Jardun Euskara Elkarteak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Bergarako Udalak Algaraka Bakarrizketa Gaua antolatu dute elkarlanean. Hitzordua abenduaren 19an izango da Bergarako Seminarixoan. Euskarazko ahozkotasuna, umorea eta sormena sustatzeko helburuarekin jaio zen Algaraka proiektuak bigarren edizioa izango du aurten, eta berrikuntzekin dator. Formatu lehiakorra alde batera utzita, oraingoan bakarrizketen gau handi bat izango da.
    7 min
  • 2025/10/31
    Hitzen Lihoa kultur zikloa antolatu dute izen bereko elkarteko kideek azaroaren 10etik 16ra bitartean, Oiartzunen. Urtero bezala, gai baten bueltan antolatu dute egitaraua. Zortzigarren edizio honetan, beraz, intimitateaz aritzeko diziplina ezberdinetako artista eta pentsalariak gonbidatu dituzte.
    8 min
  • 2025/10/24
    Harribitxiak bailiran, Diamantea eta Zilarra abestiak jasotzen dituen EP bat kaleratu du Gorka Urbizuk. Gorka Urbizuk Bakan izeneko EP sorta kaleratzeari ekin zion urtarrilean. Bakan I argitaratu zuen orduan, eta, orain, serie honen bigarren alea eman du argitara Bakan II izenpean.
    6 min
  • 2025/10/17
    ‘Linguae Vasconum Primitiae’ euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua ikusgai da Baionako Euskal museoan. Bernart Etxeparek 1545. urtean euskaraz idatzitako lana urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai.
    6 min
  • 2025/10/10
    Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin. Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Zinemaldia azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko solasaldiak izango dira, Kulturarteko Plaza Feministan.
    5 min
  • 2025/10/03
    Markos Gimenoren ‘Karteletrak’ erakusketa irekiko dute urriaren 3an, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Artista ugarik ilustratutako berrogeita hamar palindromo baino gehiago biltzen ditu erakusketak.
    6 min
  • 2025/09/26
    Josu Martinezek 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritika eta komentarioak liburu batean bildu ditu
    10 min
  • 2025/09/19
    Poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko dute Lekeitioko ‘irailekoak’ egitasmoan. Hilaren 26an, 27an eta 28an izango da poesia-jaialdia eta hitzaldiak, errezitaldiak, antzerkia, errezitaldi musikatuak eta omenaldiak hartuko ditu.
    7 min
  • 2025/09/12
    Auritzen abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 24an. Finala, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da, azaroaren 29an.
    3 min
  • 2025/09/05
    Xabi Solano musikariak eta Jon Garmendia Txuria idazleak duela 30 urte ezagutu zuten elkar Hernanin. Orduz geroztik, bi lagunen arteko harreman polita izateaz gain, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute Etzakit, The Solanos, 4 itzal eta Esne Beltza taldeekin, eta hainbat ikuskizunetan ere bakarka aritu dira. Orain, beste pausu bat eman nahi izan dute eta ikuskizun berezi batekin datoz: Bidasoatik Harago. Honetan, Txuriak idatzitako ipuin labur eta poemei musika jarriko die Solanok trikitia eta gitarrarekin lagunduta.
    10 min

About KulturSharea

From the publisher's feed

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.