Durangoko Azokak aurtengo egitaraua eta nobedade nagusiak aurkeztu ditu. Berritasunen artean, bi gune berri izango dira: Berbagailua eta Atartea, eta gaueko ikuskizunak itzuliko dira. 1000tik gora nobedade, 273 ekitaldi eta 285 erakusmahai izango dira 60. edizioan.