Metrokoadroka kolektiboaren Laster eroriko da antzezlana da AEK-Korrikaren III. Kultur Sorkuntza Bekaren irabazlea. Komedia parte-hartzaile honek euskal kultura, transmisioa eta komunitatearen inguruko hausnarketa proposatuko du, bazkalosteetako kantaldietatik abiatuta. Proiektua 25. Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia izango da, eta ikusleak ere antzezlanaren parte aktibo bihurtzea du helburu.