Galdakaoko ikastetxeetako ikasleek Torrezabal Kultur Etxea hartuko dute berriz ere, Sormene jaialdiari esker. Ekimenak gazteen talentua, sormena eta ahalegina balioan jartzea du helburu. Aurten, oroimenari, denboraren joanari eta bizitakotik abiatuta istorio berrien sorkuntzari buruz hausnartuko dute. Jaialdia maiatzaren 19tik 23ra egingo da Torrezabal Kultur Etxean.