Leioako Umore Azokaren barruan, kaleko arteen sektoreko hainbat artista eta konpainiak “Euskara, jalgi hadi plazara!” manifestua aurkeztu dute, euskararen presentzia indartzeko helburuarekin. Artekalek sustatutako ekimenak hiru mezu nagusi zabaldu ditu: euskarazko sorkuntza sustatzea, programazioetan euskarazko ikuskizunei leku gehiago egitea eta publikoari euskaraz sortutako proposamenak babesteko deia egitea. Manifestuaren aurkezpenaren ostean, euskaraz sortzearen aukerak eta erronkak hizpide izan dituen mahai-ingurua ere egin dute.