Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen duen film laburra aurkeztu dute. Mi pequeño gran samurai du izena filmak eta Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendu du. Lanak hainbat testigantza eta bizipenen bidez osatuta dago. Dokumentalaren helburua Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka aldarrikatzea da.