Bilboko Euskal Museoak etxetik parte hartzeko online bidezko argazkilaritza lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek museoko piezaren bat alderatu beharko dute etxean duten eguneroko objektu batekin. Argazkiak martxoaren 27ra arte bidali ahal izango dira.