Gasteizko Zurrunbilo jaialdia topaketa birtuala bilakatuko da bihar. Jaialdian parte hartu behar zuten hizlarietako batzuk “hodei birtualean” egongo dira, bideo txiki batzuk aurkeztuz eta haien hausnarketak partekatuz. Jaialdia bera azaroan egingo dutela iragarri du Baratza Aretoak.