Euskal Herriko kulturgintzaren egoera larria salatzeko, greba digitalerako deia egin dute apirilaren 21 eta 22rako. Deialdiak gogoeta eta eztabaida soziala piztea, erakunde publikoei premiazko neurriak hartu behar direla exigitzea eta euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dutenentzat elkargunea antolatzea ditu helburu.