Herritarren aktibazioari eta erakundeen erantzukizunari dei egin diete euskalgintzako hainbat eragilek. Herritarrek euskararen aldeko ekimenetan parte har dezaten eskatu dute, Euskaraldian, Errigoran edo Durangoko Azokan, esaterako; eta erakundeei berehalako neurri zehatzak eskatu dizkiete.