Dantza, musika eta marrazkia izango dira Izpurako Bertso Egunean, martxoaren 26an. Dom Campistron marrazkilariak, Bilaka Kolektiboko dantzariek eta Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek hartuko dute parte. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.